XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IX. Atalburua. Koperatiben bategitea edo banatzea

76. atala. - Bategite-motak eta -ondorioak

1. Koperatibek bat egin dezakete, dela koperatiba batzuk elkartu eta beste berri bat sortuz, dela eraturik dagoen batek beste bat edo batzuk bereganatuz.

2. Koperatiba berri bat sortzen dutenak edo bereganatuak izan direnak desagertu egingo dira, deuseztatzen ez badira ere, haien baltzu-ondareak osoki aldatuko baitira eskuz eta koperatiba berria edo bereganatzailea jabetuko da desagertu direnen eskubide eta betebeharrez.

Era berean, bategitearen ondorioz desagertzen diren koperatiben bazkideak koperatiba berrian edo bereganatzailean sartuko dira.

3. Bategitearen ondorioz desagertzen diren koperatiben derrigorrezko baltzu-fondo guztiak koperatiba berri edo bereganatzailearen baitara sartuko dira.

77. atala. - Bategite-egitasmoa

1. Bat egitekotan dauden koperatiben kudeatzaileek bategite-egitasmo bat idatzi eta aurretiazko hitzarmen gisa sinatu behar dute.

2. Bategite-egitasmoak gutxienez honako xehetasun hauek jasoko ditu: